Sagardoaren ekoizpen prozesua ezagutu ahal izango da zapatuan

Uztarria.eus 2014ko api. 9a, 12:37

Urola Gustagarri ekimenaren baitan antolatu dute Añota sagardotegiko bisita. 12:00etan hasiko da, eta 14:00etan bazkariarekin bukatuko da ekimena. Aurrez egin behar da erreserba.

Urola Gustagarri ekimenaren baitan, sagardoaren ekoizpen prozesua ezagutzeko aukera izango da zapatuan, Añota sagardotegian. 12:00etan hasiko da bisita, eta aurrena sagarrak loretan ikusi ahal izango dira, ordubete inguruan. Gero, sagardo dastatzea eta pintxoak eskainiko dituzte, eta 14:00etan, sagardotegi menua bazkalduko dute bertaratzen direnek.

Aurrez egin behar da erreserba, 943 81 20 92 zenbakira deituta, eta pertsonako 28 euro ordaindu beharko da.