Santa Engrazira irteera egingo du Lagun Onakek, igandean

Uztarria.eus 2014ko api. 9a, 18:24

Bihar, apirilak 10, da izena emateko azken eguna, eta mendi bazkunaren elkartean edo webgunean dago horretarako aukera.

Santa Engrazira txangoa egingo du Lagun Onak Mendi Bazkunak, igandean, apirilak 13. Irteera 9:00etan izango da, plazatik, eta 18:00ak bitartean iraungo du egun-pasak. Gazteenak autobusez joango dira Zestoara, eta helduek Azpeititik oinez joateko aukera izango dute. Honakoa da egitaraua: eguerdiko hamabietan meza egingo da. Ondoren, ume-jolasak eta erromeria antolatu dituzte; eta, Aizarnan bazkaldu ostean, 18:00etan, autobusa egongo da Azpeitira itzultzeko.

Bihar, apirilak 10, da izena emateko azken eguna. Bazkideek lau euro ordaindu beharko dituzte eta gainontzekoek, sei euro. Lagun Onak mendi bazkunaren elkartean edo beraien webgunean dago irteerarako izena emateko aukera.