Javier Vargas: "Euskal Herrian musika giroa arnasten da eta talentu asko dagoela ikusi dut"

Urola Kostako Hitza 2014ko api. 10a, 12:18
Javier Vargas konztertu batean.

Azpeitiko Sanagustin kulturguneko txoko bakoitzak dardara egingo du bihar gauean Javier Vargas (Madril, 1958) oholtzara igotzen denean. Blues eta rock n’rollaren maitale sutsua, Carlos Santana edo Prince bezalako musika izarrekin aritutakoa da gitarra-jotzaile hau. Azpeitian, Vargas Blues Bandekin ateratako bere azken lanaz eta bluesak utzi dituen harribitxi musikalez gozatzeko aukera izango dute zaleek. Patxi Zabaleta eta Jon Gurrutxaga izango dira, Bikustik-ekin, giroa berotzeko arduradunak. Hitzordu galduezina, bihar, ostirala, 23:00etatik aurrera, Sanagustinen.

Heavy City Blues diskoa aurkeztuko duzu Azpeitian. Zer dakarkizu lan honekin?

Rock pultsu handia duen diskoa da, ez bakarrik dituen riff-engatik, baita Carmine Appice bateria jotzaileak eman dion bizitasunagatik ere. Baina, diskoaren oinarrian blues-rock britainiarra dago, nabarmen.

Sustraietara itzuli zarela esan izan duzu.

Bai, nire eraginak Britainiako blues-rock horretatik datoz, baita rock argentinarretik ere. Beraz, esan daiteke horietara itzuli naizela.

Eragin horiek eta beste asko elkarrekin nahastuta entzun izan dizkizugu, flamenkoarekin nahiz doinu latinoekin, esaterako. Zer nahasketa probatu nahiko zenuke?

Hain justu, ekainean disko berri bat grabatzen hasiko naiz, Chris Jagger (Mick Jaggerren anaia) eta Dani Wilde blues abeslari britaniarrarekin batera. Rock eta blues psikodelikoa landuko dut gehienbat lan horretan. Heavy City Blueshonetan dagoenetik oso desberdina izango da. Abesti esperimentalagoak izango dira.

Elkarrizketa osoa irakurtzeko egin klik hemen.