Javier Vargasen kontzerturako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2014ko api. 10a, 13:29

Javier Vargas nongoa den esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten guztien artean, Axun Aizpuruk eta Maite Odriak sarrera bana eskuratu dute.

Javier Vargasek zuzeneko emanaldia eskainiko du bere talde Vargas Blues Bandekin, bihar, ostirala, 23:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean, eta Uztarria Komunikazio Taldeak kontzerturako bi sarrera zozkatu ditu bere bazkideen artean. Sarrera bana eskuratu dute Axun Aizpuruk eta Maite Odriak.

Javier Vargas nongoa den esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten parte hartzaile guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Erantzuna Madrilgoa da, eta Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da, sarrerak nola eskuratu behar dituzten adierazteko. 

Kontzerturako sarreak salgai daude Sanagustin kulturgunean eta kulturgunearen webguneanSarrera hamalau ordaindu beharko da, eta egunean, berriz, hamazazpi euro.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.