Egun batzuk lehenago, Liburuaren Eguna ospatu dute Helduen Eskola Publikoan

Uztarria.eus 2014ko api. 10a, 18:59

Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatu dute gaur, osteguna, Helduen Eskola Publikoan. Egun ofiziala apirilaren 23an den arren, egun batzuk aurreratu dute hitzordua, ikasleak oporretan izango baitira data horretan.

Ikasleek gustuko liburuen pasarteak partekatu dituzte, eta irakurtzea zergatik gustatzen zaien azaldu dute. Ekitaldia Zarauzko eskolakoekin batera egin dute, Internet bidezko bideo-konexioarekin. Irakasleek eta ikasleek nabarmendu dute liburuak direla kulturan murgiltzeko duten aukera, eta horiek egiten dituztela "pertsona onak eta kritikoak".

Bizitzan, liburuei tarte bat egitea aholkatu dute ekitaldiko parte-hartzaileek. Haien hitzetan, "liburua irakurtzen ari zarenean, ez zara bakarrik sentituko", eta aukera ona da "norbere identitatea galdu gabe, besteenaz zipriztintzeko".

Hemen, ekitaldiko argazki bilduma.