Posta bidezko botoa emateko izapideak egiteko aukera jarri du EAJk

Uztarria.eus 2014ko api. 10a, 13:51

Europako hauteskundeei begira, boza postaz emateko zerbitzua ari dira eskaintzen jeltzaleak, egunero, 18:00etatik 20:00etara, Batzokian.

Europako hauteskundeetarako, posta bidezko botoa emateko izapideak egiteko aukera dago Azpeitiko Batzokian, egunero, 18:00etatik 20:00etara. Beraz, eskuragarri dute zerbitzu hori bozketa egunean hauteslekura joan ezin dutenek.

Maiatzaren 25ean izango dira Europako hauteskundeak.