12 Tribu, martxa baten azken notak

Urola Kostako Hitza 2014ko api. 11a, 13:45
12 Tribu taldeko kideak. (Oihan Amezua)

Ia hogei urteko ibilbidearen ostean, azken kontzertua emango du gaur, ostirala, eskualdeko reggae-aren erreferente izan den 12 Tribu taldeak. Hendaian joko dute, Txin’Goody Paradise jaialdian.

Eskualdeko eta Euskal Herriko reggae panorama pixka bat tristeagoa geldituko da asteburu honen ostean. Izan ere, ia hogei urteko ibilbidea duen 12 Tribu taldeak bere azken kontzertua eskainiko du gaur, Hendaia eta Donostia artean ospatuko den Txin’Goody Paradise jaialdian.

Jarduera eteteko arrazoiak talde barrukoak izan direla azaldu dute, taldekideen "lehentasun kontuak", diote. Izan ere, talde txiki bat mantentzea zaila bada, are zailagoa da hamar laguneko talde bat mantentzea, "hamar lagun, hamar mundu baitira. Beti gertatu izan da hori, baina, puntu batera iritsi da, non lehentasuna ematen ziotenak ere nekatu egin diren eta taldekideen artean gauzak okertu aurretik uztea erabaki dugu", azaldu du Imanol Beobidek. "Hori da garrantzitsuena, giro txarrik eragin gabe amaituko dela", argitu du Asier Arangurenek.

Erreportajea osorik Urola Kostako Hitza-ren webgunean.