Bihartik apirilaren 24ra Argizaiola 2013 argazki-erakusketa ikusgai, Betharram aretoan

Uztarria.eus 2014ko api. 11a, 18:01
Argizaiola 2013ko argazki saritua. (Carlos de Cos)

Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara irekiko dute aretoa. Asteburu eta jaiegunetan, 12:00etatik 14:00etara.

Bihar, larunbata, irekiko dute Argizaiola 2013 lehiaketako argazki erakusketa, Betharram aretoan. Lehiaketa horrek biltzen ditu Euskal Herriko udalerrietan antolatzen diren sariketetako lehen sailkatuen lanak, beraz, 2013ko argazki onenen bilduma egingo dute.

Astegunetan, 18:00etatik 20:00etara egongo dira ikusgai argazkiak. Asteburu eta jaiegunetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara. Erakusketan egongo da lehiaketa irabazi duen lana ere, Carlos de Cos argazkilariarena.