Bertso onenaren saria jaso du Josu Oiarzabalek, Osinalde Sariketan

Uztarria.eus 2014ko api. 14a, 12:23
Oiarzabal, ezkerretik bigarrena, Osinalde Sariketako finalean. (Bertsoa.com)

Zapatuan jokatu zen Osinalde Sariketako finala Gabirian, eta Oiarzabalek bertso onenaren saria jaso zuen, Altzibar lorazaintzaren eskutik.

Zapatuan jokatu zen Osinalde Sariketako finala Gabirian, eta bertan izan zen Josu Oiarzabal Xenpelar azpeitiar bertsolaria. Saioa Aitor Irastorzak irabazi bazuen ere, Oiarzabal ez zen esku hutsik itzuli Azpeitira; bertso onenaren saria jaso zuen azpeitiarrak, Altzibar lorazaintzaren eskutik.

Iaz ere Osinaldeko sariketako finalean izan zen Xenpelar, Erniarraitzeko Nekane Zinkunegi errezildarrarekin batera.