Azpeitiarrak nagusi, getariarren kontrako xake erronkan

Uztarria.eus 2014ko api. 14a, 12:39

Apirila hastearekin, Getariako KETA xake taldeak erronka bota zion Azpeitiko xake taldeari. Erronka atzo, igandea, izan zen, eta talde bakoitzeko bost kidek hartu zuten parte, 10 minutuko bost partida jokatuta.

11:00ak inguruan hasi zuten erroka, eta 12:30ak inguruan bukatu zen. Azpeitiarrak izan ziren nagusi, eta txanda bakarra berdindu eta beste guztiak irabazita. Hurrengo erronka Azpeitian egitea adostu zuten.

Astelehen eta ostegun arratsaldetan elkartzen dira Azpeitiko xake taldekoak, 17:30ean, Sindikatu Zaharrean.

Hemen, erronkako argazki batzuk: