Zabalik da Loiolako turismo bulegoa

Uztarria.eus 2014ko api. 14a, 13:57

Pasa den ostegunean zabaldu zituen ateak Loiolako Santutegian dagoen Urola Erdiko turismo informazio bulegoak. Iraurgi Berritzeneko Turismo sailak du zerbitzuaren ardura, eta abendura bitartean zabalik izango da. Asteartetik zapatura bitartean 10:30etik 13:30era eta 15:30etik 18:30era egongo da irekita. Igandeetan, berriz, 10:00etatik 14:00etara zabalduko dute, eta astelehenetan itxita egongo da.

Eskualdeko turismoarekin lotutako informazioa nahi duenak, ireki berri duten bulegora joan, 943 15 18 78 telefonora deitu edo i-loiola@urolaturismo.net helbidera idatzi beharko du.