Juana Egibarrek 100 urte bete ditu

Uztarria.eus 2014ko api. 14a, 15:21

Juana Egibar Iriondo azpeitiarrak 100 bete zituen atzo, igandea, eta familiakoekin eta San Martin egoitzako langileekin ospatu zuen eguna. Gainera, Azpeitiko alkate Eneko Etxeberria eta hainbat zinegotzi egoitzan izan ziren, Juan Egibar zorionduz eta oroigarriak emanez. Juana Egibarrek 100 urte hauetan Caracas (Venezuela) ere izen du bizileku eta 100 urtera iristeko sekretua "nik eman dudan bizia ematea da; lasai eta bakean" adierazi zuen. (Argazkia: Azpeitiko Udala)