Matxinbentara irteera antolatu du Baigerak hilaren 26rako

Uztarria.eus 2014ko api. 15a, 15:34

Izena gaur eta hilaren 22an zein 23an eman ahal izango da Baigeran bertan. Irteeraren egunean autobusez joango dira Azpeititik Santa Agedara, eta handik oinez egingo dute Matxinbentarako bidea.

Baigera pentsiodunen eta erretiratuen elkarteak Matxinbentara irteera antolatu du hilaren 26rako (zapatua). Izena apirilaren 15ean, gaur, eta hilaren 22an nahiz 23an eman beharko da, Baigerako buelgoetan, beti ere autobusa bete arte.

Irteeraren egunean 09:00etan aterako da autobusa plazatik, eta Santa Agedatik Matxinbentara oinez joango dira. Behin Matxinbentara iritsitakoan, hamaiketakoa egingo dute Txanxonean. Irteera bederatzi euro ordaindu beharko da.