Odola emateko hitzordua gaur, anbulatorioan

Uztarria.eus 2014ko api. 16a, 11:16

Apirilean, gaur, asteazkena, ez ezik, hileko azken asteazkenean (apirilak 30) ere izango da odola emateko aukera, anbulatorioan.

Gaur, asteazkena, herritarrek odola emateko hitzordua izango dute. Azpeitiako Odol Emaileen Elkarteak antolatuta, 17:00etatik 21:00etara bitartean izango da odola emateko aukera anbulatorioan. 

Izatez, hileko azken asteazkenetan egiten da odol-ateratzea, baina apirilean bitan izango da odola emateko aukera. Izan ere, apirilaren 30ean, asteazkena, ere egongo da horretarako aukera anbulatorioan. Maiatzeko ateraldia, berriz, hilaren 28an, asteazkena, izango da.