Aberri Egunean balkoian ikurrina jartzeko deia egin du Azpeitiko EAJk

Uztarria.eus 2014ko api. 16a, 10:04

Igandean, apirilak 20, izango da Aberri Eguna, eta Azpeitiko EAJk balkoietan ikurrinak jartzeko deia egin du, "gure herriaren nahiaren aldarri eta sinbolo gisa".

Igandean, apirilak 20, Aberri Eguna dela eta, etxeetako balkoietan ikurrina jartzeko deia egin die Azpeitiko EAJk "alderdikide, alderdizale eta abertzale guztiei, gure herriaren nahiaren aldarri eta sinbolo gisa".