Gauez autobusak izango dira Azkoitia eta Zarautz artean, Zarauzko Garagardo Azoka tarteko

Uztarria.eus 2014ko api. 16a, 14:28

Bihar, osteguna, ostiralean eta zapatuan Zarauztik Azkoitira autobus zerbitzu bereziak izango dira, gauez. Honakoa da Zarauztik autobusa abiatuko den ordutegia: 00:00etan, 01:45ean eta 03:45ean. Zapatuan, gainera, Donostia eta Azkoitia arteko zerbitzua eskainiko du Eusko Trenek gauez.

Autobus zerbitzu berezia izango da egunotan, Zarautz eta Azkoitia artean, Zarauzko Garagardo Azoka dela-eta. Bihar, apirilak 17, ostiralean eta zapatuan izango dira zerbitzuak, Zarauztik honako ordutegietan irtenda: 00:00etan, 01:45ean eta 03:45ean. Ordu horietako zerbitzuaz gain, zapatuan, Eusko Treneko autobusen ordutegia (Donostia-Zarautz-Zumaia-Azkoitia) hurrengoa izango da: 00:45ean, 02:45ean eta 04:45ean.