Hondatutako eta zaharkitutako ur kontadoreak aldatuko dituzte gaurtik aurrera

Uztarria.eus 2014ko api. 22a, 13:09

2013ko laugarren hiruhilekoan atzemandako zaharkitutako edo hondatutako ur kontadoreak aldatuko dituzte, eta aldaketa doakoa izango da.

Gipuzkoako Urakek jakinarazi duenez, gaur, asteartea, hasiko dira 2013ko laugarren hiruhilekoan atzemandako zaharkitutako edo hondatutako ur kontadoreak aldatzen. Aldaketa doakoa izango da, eta zalantzarik izanez gero 902 302 222 telefonora deitu edo www.gipuzkoakour.com webgunean kontsultatu daiteke.