Esne Beltzaren kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2014ko api. 22a, 15:06

Maiatzaren 3an izango da kontzertua, Sanagustin kulturgunean. Bazkideek Esne Beltza taldeko abeslariaren izena esanaz uztarriazozketak@gmail.com helbidera mezua bidali beharko dute zozketan parte hartzeko, eta astelehena izango da horretarako azken eguna.

Esne Beltzak maiatzaren 3an, zapatua, kontzertua eskainiko du Sanagustin kulturgunean, Gora! disko berriaren biraren baitan. Esne Beltzaren aurretik, 23:00etan, talde gonbidatu bat ere izango da oholtzan. Kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarria bazkideen artean.

Sarrera horiek lortzeko aukera izan nahi duten bazkideek galdera honi erantzun behar diote: Nola du izena Esne Beltza taldeko abeslariak?

Erantzunak uztarriazozketak@gmail.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Datorren astelehenean, hilak 28, 11:00k baino lehen bidali behar dira erantzunak.

Astelehenean bertan jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak, Uztarria.com-en. Sarrerak non eskuratu saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.

Kontzerturako sarrerak salgai daude Sanagustin kulturgunean eta kulturgunearen webgunean, eta sarrera 8 euro ordaindu beharko da.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.