Sorosle eta lehen sorospen ikastaroa antolatu du DYAk

Uztarria.eus 2014ko api. 22a, 17:57

DYAk Azpeitiko Urola Kalean duen lokalean izango da ikastaroa, apirilaren 28tik maiatzaren 20a bitartean, astelehenetik ostiralera, 19:00etatik 21:00etara. Izena-emateko epea zabalik dago.

Gipuzkoako DYAk sorosle eta lehen sorospen ikastaroa antolatu du. DYAk Azpeitiko Urola Kalean duen lokalean izango da, apirilaren 28tik maiatzaren 20a bitartean. Hiru astean emango dituzte eskolak, astelehenetik ostiralera, 19:00etatik 21:00etara.

Ikastaroa egin nahi dutenek 110 euro ordaindu beharko dute eta ikastarorako materiala jasoko dute izena ematen dutenek. Ikastaro amaierako frogak gainditzen badituzte DYAk ematen duen sorosle titulua eskuratzeko aukera izango dute.

Ikastaroan izena eman edota azalpen gehiago nahi dituztenek 943 46 46 22 telefonora deitu behar dute. Ikastoroko ikasle kopurua mugatua izango da.