Bertaneko dendetan deskontuak egingo dituzte hilaren 30a bitartean

Uztarria.eus 2014ko api. 23a, 10:21

Bertan elkarteko dendetan elkarteko txartelarekin ordaintzen duten bezeroei %5eko deskontua egingo zaie, hilaren 30a, asteazkena, bitartean.

Bertan Merkatari Elkarteak kanpaina berria jarri zuen abian astelehenean, eta hilaren 30era arte izango da martxan.

Hori dela-eta, Bertan elkarteko dendetan Bertan txartelarekin egindako erosketa bakoitzeko %5eko deskontua izango dute bezeroek.

Gainera, urtean zehar Bertan txartelarekin egindako erosketa guztiek erosketa txekeen truke aldatutako puntuak metatzen dituztela gogoratu dute elkarteko kideek.