'La gran estafa americana' eta 'Lego' filmak ikusgai asteburuan

Uztarria.eus 2014ko api. 24a, 10:01

Zapatutik astelehenera bitartean La gran estafa americana eta Lego filmak izango dira ikusgai, Soreasu antzokian. Zapatuan La gran estafa americana emango dute 19:30ean eta 22:00etan. Igandean, berriz, 16:30ean Lego eskainiko dute, eta 19:30ean hasiko da La gran estafa americana. Astelehenean ere La gran estafa americana ikusi ahal izango da, 19:00etan eta 21:30ean.

La gran estafa americana 16 urtetik gorako ikusleentzako filma da. Aldiz, Lego adin guztietako ikusleei dago zuzenduta.