Athleticek irabazi du infantil nesken Azpeitia Cup

Uztarria.eus 2014ko mai. 5a, 11:53

Maiatzaren 1ean jokatu zen infantil nesken lehenengo Azpeitia Cup txapelketa. Eguna euriarekin hasi bazuten ere, eguraldiak hobera egin zuen, eta futbol giro polita sortu zen Garmendipen.

Athletic nagusitu zen txapelketan, eta haren atzetik sailkatu zen Reala. Hirugarren Betiko neskak taldea izan zen, eta Aurrera de Vitoria laugarrena. Jokalari onenaren saria Reocin taldeko Athenea del Castillok jaso zuen eta atezain onenaren saria Sara Mateos Realeko atezainak.

Partidak ikusten 1.500 bat lagun izan ziren antolatzaileen arabera eta, besteak beste, Juan Luis Larrea Gipuzkoako Federazioko presidentea ere bertan izan zen.