'Benan mendia arnas' dokumentala estreinatuko dute hilaren 22an

Uztarria.eus 2014ko mai. 5a, 12:00

Maiatzaren 11n beteko da urtebete Benantxio Irureta Aneto mendian (Pirineoak, Huesca) izandako istripuaren ondorioz hil zenetik. Urteurrenaren harira, Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta Mendi Astearen baitan, Xumar Altzugaraik egindako dokumentala aurkeztuko da maiatzaren 22an (osteguna), Azpeitiko Soreasu Antzokian, 21:30ean. Dokumentala egin ahal izateko, Benantxioren mendi ibilbidean garrantzi handia izan duten hainbat lagunekin egon dira Xumar Altzugarai zuzendaria eta Estitxu Fernandez elkarrizketatzailea. Hemen Benan mendia arnas dokumentalaren aurrerapen bideoa. Blog bat sortua dute.