Azpeitiarrak xakean Legazpin

Uztarria.eus 2014ko mai. 5a, 15:10

Atzo, igandea, arratsaldean banakako xake txapelketa izan zen Legazpin, eta bertan parte hartu zuen hainbat azpeitiarrek. Txapelketa maila desberdinetan banatuta zegoen, eta azpeitiarrek benjaminetan eta helduetan hartu zuten parte. Helduetan Aitorrek 4 punturekin, Enekok 3,5 punturekin eta Juan Carlosek 3 punturekin amaitu zuten lehia. Irabazlea Mikel Vicente izan zen eta bigarren Gurutz Larrañaga sailkatu zen. 16 urtetik beherakoetan Ion Lagos eta Jose Luis Muñoz nagusitu ziren, eta 13 urtez azpikoetan, berriz, Josue Goenaga (azkoitiarra) eta Aritzeder Elexpe. Benjaminetan Alex Larrañaga eta Joritz Vega nagusitu ziren, eta maila horretan lau azpeitiarrek hartu zuten parte: Unai Larrañagak (2 puntu), Alain Agerrista (1 puntu), Nora eta Denis Aizpuru (0.5 puntu). Azpeitiko xake taldekoek azaldu dutenez, emaitza "baikorrak" izan ziren, azpeitiarren lehenengotako txapelketa izan zen-eta Legazpikoa.