Bi hitzaldi eskainiko ditu Iraurgi Ikastetxeak, bihar eta etzi

Uztarria.eus 2014ko mai. 5a, 17:28

Robotika eta bideojokoen sorrera ikastaroari buruz emango dute informazioa biharko hitzaldian. Etzi, berriz, gurasoen eta seme-alaben arteko komunikazioa izango dute hizpide.

Bi hitzaldi antolatu ditu Iraurgi Ikastetxeak, biharko eta etzirako. Biharko bileraren xedea da Robotika eta bideojokoen sorrera ikastaroaren inguruko azalpenak ematea. Ikastetxeak 8 eta 17 urte bitarteko gazteentzat udako antolatu duen ikastaroa da, eta antolatzaileek haren nondik norakoak azalduko dituzte. Betherrameko aretoan da hitzordua, 17:15ean.

Bestalde, komunikazioaz jardungo dute etziko saioan. Guraso eta seme-alaben arteko komunikazioa hitzaldia emango du Aiora Portillak, 19:00etan, Betherrameko aretoan. Iraurgi Ikastetxearen arabera, informazioa "interesgarria" izango da; horregatik, gurasoak parte hartzera animatu ditu.