Oso larri dago goizean istripua izan duen moto gidaria

Uztarria.eus 2014ko mai. 6a, 11:47

Etxeberri baserriko bidean gertatu da ezbeharra, 08:30ak aldean. 16 urteko moto gidaria Gurutzetako ospitalera eraman dute, helikopteroan.

Moto batek eta traktore batek talka egin dute gaur, asteartea, 08:30ak inguruan Olatz auzoko Etxeberri baserriko bidean. Motoa goitik behera zihoan eta behetik gora zetorren traktorearen aurka jo du, aurrez-aurre.

Istripuaren ondorioz, 16 urteko moto gidariak zauri larriak izan ditu eta helikopteroz eraman dute Gurutzetako ospitalera; traktorearen gidariak, antza, ez du minik hartu.