Eguzkiñe Peña Euskal Selekzioaren deialdian

Uztarria.eus 2014ko mai. 6a, 13:01
Eguzkiñe Peña Realarekin jokatutako norgehiagoka batean. (Eguzkiñe Peña)

Zapatuan, maiatzak 10, jokatuko du Euskal Selekzioak Irlandaren kontrako neurketa, Garmendipeko futbol zelaian.

Sergio Riverak y Jose Alvarezek jakinarazi dute zapatuan, maiatzak 10, Garmendipeko futbol zelaian Irlandaren kontra Euskal Selekzioarekin ariko diren jokalarien zerrenda. 18 jokalari sartu dituzte deialdian (Athleticeko 9, Realeko 7, Aurrera 1 eta Transportes Alcaineko 1), eta tartean da Eguzkiñe Peña Realeko azpeitiar jokalaria.

Partida 18:00etan hasiko da, eta sarrerak salgai daude dagoeneko Gipuzkoako Federazioan. Partidaren bezperan 18:00etatik 19:00etara eskuratu ahal izango dira Garmendipeko txarteldegian, eta egunean bertan 10:00etatik 11:00etara eta 16:30etik 18:00etara. Partida tribunatik ikusi nahi dutenek zazpi euro ordaindu beharko dute, eta gainerakoek bost euro.