Antoine Griezman eta Eñaut Zubikarai Realeko jokalariak Azpeitian izango dira bihar

Uztarria.eus 2014ko mai. 7a, 16:57

Euskaltelen dendan (Jose Artetxe kalea, 8) izango dira, 19:00etatik 20:00etara, eta bertaratzen direnekin argazkiak egin eta sinadurak banatuko dituzte.

Antoine Griezman eta Eñaut Zubikarai Realeko jokalariek sinadurak banatu eta zaleekin argazkiak egingo dituzte bihar, osteguna, Azpeitian. Euskaltelek Azpeitian duen dendan, Jose Artetxe kalean, izango dira bi futbolariak, 19:00etatik 20:00etara bitartean, Euskaltel Realaren babeslea delako.