Eguzkiñe Peña, Irlandaren kontra jokatzeko prest

Uztarria.eus 2014ko mai. 8a, 20:05

Atzo, asteazkena, agerraldia egin zuten Udaleko ordezkariek, Gipuzkoako Futbol Federazioko ordezkariek, Lagun Onak Futbol Taldeko kideek eta Euskal Selekzioan jokatu izan duten hainbat azpeitiarrek, zapatuan Garmendipen Euskal Selekzioak eta Irlandak jokatuko duten norgehiagokari babesa emateko. Horiez gain, bertan izan zen Euskal Selekzioaren deialdian den eta zapatuko partidan izango den Eguzkiñe Peña Realeko jokalari azpeitiarra. Uztarria.com-ek Eguzkiñe Peña elkarrizketatu, eta bideoa egin du.