Realzale ugari Azpeitian

Uztarria.eus 2014ko mai. 9a, 12:20

Jendetza gerturatu zen atzo, osteguna, Euskaltelek Jose Artetxe kalean duen dendara, Antoine Griezman eta Eñaut Zubikarai Realeko jokalariak bertan izan ziren-eta zaleei sinadurak banatzen eta haiekin argazkiak ateratzen. 19:00etarako jende ugari zegoen jokalarien zain, eta Betharrametarainoko ilarak sortu ziren. Hemen argazki batzuk: