Haurren atletismo probak izango dira bihar goizean, Betharramen

Uztarria.eus 2014ko mai. 9a, 15:03

10:00etatik 13:00era atletismoko proba desberdinetan ariko dira alebin eta infantil mailako hainbat neska-mutil.

Bihar, larunbata, Azpeitiko Atletismo Eskolak antolatutako atletismo probak izango dira Betharrametako jolas tokian. Bertan, Azpeitiko eta Azkoitiko alebin eta infantil neska-mutilak izango dira lehian, 10:00etatik 13:00tara bitartean. 

Hemen probak eta ordutegiak:

Alebin maila:

10:00etan: 60 metroko lasterketa.

10:30ean: Pisu jaurtiketa.

11:00etan: 500 metroko eta 1000 metroko lasterketa.

11:30ean: Vortex jaurtiketa.

12:00etan: Altuera jauzia.

Infantil maila:

10:00etan: Altuera jauzia.

10:30ean: 60 metroko lasterketa.

11:00etan: Pisu jaurtiketa.

11:30ean: 500 metroko eta 1000 metroko lasterketa.

12:00etan: Jabalina jaurtiketa.

Antolatzaileek gomendatu dute parte hartzaileak beraien proba baino ordubete lehenago Betharrametara bertaratzea.