Festa, kirola eta aldarria uztartuta

Uztarria.eus 2014ko mai. 12a, 12:59

Zapatuan lagunarteko partida jokatu zuten emakumeen Euskal Selekzioak eta Irlandak, Garmendipeko zelaian. Eguerdian, 13:30ean, Udal ordezkariek harrera egin zieten bi selekziotako eta federazioetako ordezkariei. Gero, bazkaria egin zuten bi selekzioetako ordezkariek, eta 18:00etan hasi zen norgehiagoka. Aurretik, ordea, ekitalditxoa egin zuten, eta Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio bertsolariek bertso bana kantatu zuten. 

Partida Euskal Selekzioak irabazi zuen 2 eta 0, eta bi golak Naiara Beristainek sartu zituen. Gehiago izan ziren Sergio Riveraren y Jose Alvarezen neskak, eta Eguzkiñe Peña bigarren zatiko 15. minutuan zelairatu zen. Partida bukatutakoan oroigarriak banatu zituzten Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak, Iñaki Errazkin Gipuzkoako Ingurumen diputatuak eta Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak.