Egitarau berezia antolatu du Burdinbidearen Euskal Museoak iganderako

Uztarria.eus 2014ko mai. 14a, 18:54
Burdinbidearen Euskal Museoko Echeverría trena.

Museoaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, informazioa eskainiko dute Azpeitiko museoa Gijongoarekin senidetu dela-eta, Trevor Rowe argazkilariaren erakusketa aurkeztuko dute eta martxan jarriko dituzte Allan, Zugastieta eta Portugal trenak.

Bildumek loturak sortzen dituzte lelopean, Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko dute Burdinbidearen Euskal Museoan, maiatzaren 18an, igandean. Egun horretarako, hiru ekintza antolatu ditu museoak. Horrela, erakutsi nahi dute erakunde "biziak" direla museoak; eta bisitarien, belaunaldien eta kulturen artean "loturak" sortzen dituztela. 

Alde batetik, informazioa eskainiko dute Gijongo Burdinbidearen Museoari buruz, harekin senidetu baita Azpeitiko museoa. Eskuorriak banatuko dituzte azaltzeko Azpeitiko Echeverría trenak eta Gijongo SAF1 makinak sorrera eta bilakaera antzekoa izan dutela. Bestalde, Trevor Rowe Euskadin behin-behineko erakusketa irekiko dute. Ikusgai izango dira Britainia Handiko argazkilariak 1952-1968 urteetan ateratako 32 argazki hoberenak. Azkenik, hiru tren berri jarriko dituzte martxan, egun horretarako soilik: Allan automotore diesela, Zugastieta lurruznezko trena eta Portugal lurrunezko makina. Honako orduetan abiatuko dira trenak:

Allan, Portugalgo automotorea: 11:00etan.
Zugastieta, Zornotza eta Gernika arteko trena: 12:00etan.
Portugal, Portugalgo trena: 13:00ean.

Ekitaldi horiez gain, gogorarazi dute betiko ordutegiarekin jarraituko dutela asteburuan. Beraz, maiatzaren 17an, larunbatean, lurrunezko trenak ibiliko dira Azpeitia eta Lasao artean, 12:30ean eta 18:00etan izango dira irteerak.