Scooter Eguna izango da, igandean

Uztarria.eus 2014ko mai. 16a, 11:45
Iazko Scooter Eguneko argazkia. (Otola)

Dozenaka Vespa eta Lambretta izango dira erakusgai Azpeitiko plazan.

Igandean, maiatzaren 18an, Scooter Eguna antolatu du hirugarrenez Scooter zale talde batek. 10:00etan ongietorria egingo diete, eta ondoren herriko plazan egongo dira erakusgai motozikletak. Dozenaka Vespa eta Lambretta elkartuko direla aurreikusi dute antolatzaileek. Erakusketaren ostean, Azpeitia inguruan itzulia egingo dute bertaratzen diren motozaleek eta gero,bazkaria egingo dute.