Aldi bereko xake jardunaldia izango da igandean, Frontoi Txikian

Uztarria.eus 2014ko mai. 16a, 11:01

11:00etatik aurrera izango da jardunaldia, eta hogei partida jokatuko ditu Alejandro Franco xake jokalariak.

Igandean, maiatzaren 18an, aldi bereko xake jardunaldia izango da Azpeitiko Frontoi Txikian, 11:00etan hasita. Xaputarrak elkarteak antolatu du ekitaldia, eta Azpeitian bizi den Alejandro Franco xake jokalariak hogei partida jokatuko ditu, 20 lagunen kontra. Antolatzaileek adierazi dutenez, edozeinek har dezake parte txapelketan, eta izena emateko 665 700 501 zenbakira deitu behar da.