Xabat Mantzisidorrek irabazi du Pagoetako XI. Mendi Lasterketa

Urola Kostako Hitza 2014ko mai. 19a, 11:39
Xabat Manzisidor helmugara iristen. (Urola Kostako Hitza)

Pagoetako XI. Mendi Lasterketan ez da marka berririk egon aurtengoan. Xabat Manzisidorrek 01:04:55 denbora egin zuen.

168 korrikalarik egin zuten Zarauzko Azken Portutik hasi eta Pagoetako tontorrera joan-etorria korrika, atzo goizean.

Pagoetako XI. Mendi Lasterketan ez da marka berririk egon aurtengoan. Xabat Mantzisidor azpeitiarra nagusitu zen gizonezkoetan 01:04:55 denbora eginda, eta emakumezkoetan garaipena Tanit Perez de Lezetarentzat izan da, 01:25:27 denborarekin. 

Hitza-k bere sariak ere banatu zuen lasterketaren ostean, eta eskualdeko lehen gizon-emakumeentzat izan ziren. Lehen gizonezkoa Mantzisidor bera izan zen, eta eskualdeko aurreneko emakumezkoa, berriz, Mertxe Uribetxeberria zestoarra.

Lasterketako argazkiak ikusteko egin klik hemen.