Alejandro Francok partida guztiak irabazi zituen aldi bereko xake jardunaldian

Uztarria.eus 2014ko mai. 19a, 11:51

Atzo, igandea, 11:00etan hasi zen aldi bereko xake jardunaldia Frontoi Txikiaren ondoan. 20 lagunentzako txapelketa prestatu bazuten ere, 14 izan ziren Alejandro Francoren kontra aritu zirenak. Partida guztiak irabazi zituen Francok. Azpeitiko xake taldekoek azaldu dutenez, "gerturatu direnen artean ikusmira eta kuriositate apur bat sortu genuen. Gure helburua lortutzat emango dugu xake taldera jendea gerturatzen bada". Interesa dutenei astelehen eta ostegun arratsaldetan Sindikatu Zaharreko hirugarren solairuan elkartzen direla jakinarazi diete taldekoek.