Musika eskolako ikasleen emanaldia izango da gaur

Uztarria.eus 2014ko mai. 21a, 12:18
Musika eskolako ikasleak iazko Santa Zezilia eguneko kontzertuan.

Sanagustinen izango da eta, haurrak musika ikastera animatzeko helburua du emanaldi bereziak.

Gaur, asteazkena, 18:30etatik aurrera, Juan Antxieta Musika Eskolako ikasleek emanaldi berezia eskainiko dute Sanagustin kulturgunean. Datorren ikasturteko matrikulazio garaia zabaldu berri dute musika eskolakoek eta kontzertu hau eskainiko dute haurrak musika ikastera animatzeko. Emanaldi horretan, instrumentu guztietako ikasleren batek egingo du erakustaldia banaka eta gero taldean.