Soreasu leporaino, 'Benan, mendia arnas' dokumentalaren estreinaldian

Uztarria.eus 2014ko mai. 23a, 13:06

Atzo, osteguna, Benan, mendia arnas dokumentalaren estreinaldia izan zen Soreasu Antzokian, eta leporaino bete zen. Benantxio Iruretari buruzko filmaren estreinaldia Mendi Astearen baitan antolatutako ekimena izan zen, eta asteari bukaera igandean emango diote, Xoxoteko Egunarekin.

Dokumentala salgai dago dagoeneko, Lagun Onak Mendi Bazkunaren egoitzan eta Aizarnako Aranburu landetxean.

Maiatzaren 11n bete zen urtebete Benantxio Irureta Aneto mendian (Pirineoak, Huesca) izandako istripuaren ondorioz hil zenetik.