Plaza eraberritzeko proiektuak aurkeztu zituzten atzo

Uztarria.eus 2014ko mai. 23a, 13:00

Udal gobernuko ordezkariak eta plaza eraberritzeko hiru proposamen proiektuak egin dituzten arkitektoak udaletxe azpian izan ziren atzo, osteguna, herritarrei azalpenak ematen. Herritar ugari bertaratu zen plaza eraberritzeko aukeran dauden proiektuen nondik norakoak ezagutzeko, eta zalantzak argitzeko aukera izan zuten. 

Plaza eraberritzeko herri galdeketa ekainaren 13an, 14an eta 15ean izango da, eta 16 urtetik gorako herritar orok izango du bozka emateko aukera.