EH Bilduk irabazi ditu Europako hauteskundeak Azpeitian, eta EAJ bigarrena izan da, 451 botora

Uztarria.eus 2014ko mai. 25a, 23:05
Azpeitiko mahaikako datuen taula.

EH Bilduk 2.352 boto eskuratu ditu, eta EAJk, berriz, 1.901. PSOE izan da hirugarren indarra Azpeitian, eta abstentzioa duela bost urteko Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan baino txikiagoa izan da. Izan ere, %55,62koa izan da abstentzioa gaur, eta 2009ko hauteskundeetan %60,32koa izan zen.

Azpeitian EH Bildu nagusitu da Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan, 2.352 boto jasota. EAJ izan da bigarren bozkatuena, eta EH Bilduk baino 451 bozka gutxiago jaso ditu; 1.901 boto, guztira. Hirugarren alderdia PSOE izan da, eta 163 boto eskuratu ditu. 

Duela bost urte (2009) baino parte-hartze handiagoa izan da gaur, igandea, izan diren hauteskundeetan. Orduan %60,32koa izan zen abstentzioa, eta gaur %55,62koa izan da.

Azpeitiko emaitzak

EH Bildu (Herriek erabaki koalizioa). 2.352 boto (Iniziatiba Internazionalistak-Herrien Elkartasunak 2009an 1.388 boto; Aralar-EA-Herrien Europa-Berdeak 501 bozka).  EH Bildu, BNG, Andecha Astur, Puyalon de Cuchas, UP eta ANC alderdiek sortutako koalizioa.

EAJ (Europarako koalizioa). 1.901 boto (Europaren Alde koalizioak 2009an 1.882 boto). CiU, EAJ eta Coalicion Canariak osatutako koalizioa. 

PSOE. 163 boto. (359 duela bost urte).

PP. 123 boto (187 duela bost urte).

IU (Ezker Anitza-IU-Iratzarri-EKI). 63 boto (19 duela bost urte).

UPyD. 15 boto. (6 duela bost urte).

Besteak. 222 boto

Zuriak. 55 boto (22 duela bost urte).

Errolda. 11.109 lagunek zuten botoa emateko eskubidea (11.117k duela lau urte).

Abstentzioa. %55,62koa (%60,32koa duela lau urte).