Asier Olaizolak eta Fernando Loiolak ez dute Lagun Onaken lehen taldea zuzentzen jarraituko

Uztarria.eus 2014ko mai. 26a, 15:01
Asier Olaizola izan da lehen taldeko entrenatzailea.

Lagun Onak futbol taldeak jakinarazi du ez direla Hirugarren mailako taldean izango datorren denboraldian, eta "eskerrak" eman dizkie biei, egindako lanagatik.

Asier Olaizolak eta Fernando Loiolak ez dute Lagun Onaken lehen taldeko entrenatzaile izaten jarraituko datorren denboraldian, klubak bere webgunean iragarri duenez. Lagun Onakek ez du azaldu ez jarraitzearen zergatia, baina "eskerrak" eman nahi izan dizkie biei, "azken urteetan egin duten lanagatik eta erakutsi duten konpromisoagatik eta lehialtasunagatik".

Asier Olaizolak hainbat denboraldi egin du Lagun Onaken. Getariarra klubeko bigarren taldearekin aritu ostean, 2012-2013 denboraldian hasi zen Hirugarren mailako taldea zuzentzen. Bi denboraldi egin ditu lehen taldean.