Asteazkenean inauguratuko dute Baigera I-eko taberna

Uztarria.eus 2014ko mai. 27a, 13:46

18:30ean izango da tabernaren eta jatetxearen irekiera ekitaldia, Enparan kaleko Baigera I-ean. 

Bihar, asteazkena, zabalduko ditu berriz ere ateak Enparan kalean dagoen Baigera I-eko tabernak, txukunketa eta berrikuntza lanak bukatuta. 18:30ean zabalduko dute, eta luntxa izango da. Baigerako kideek herritar oro gonbidatu dute irekiera ekitaldira.

Udalak martxoan zabaldu zuen Baigera I eta Baigera II jatetxeen kudeaketa lehiaketa, eta dagoeneko martxan da Sanjuandegikoa.