Udalak ikastetxeetan aurkeztu ditu plaza berritzeko proiektuak

Uztarria.eus 2014ko mai. 27a, 19:25

Herriko ikastetxeetan izan da Udala, plaza berritzeko galdeketari eta proiektuei buruzko informazioa ematen. Horrenbestez, Azpeitiko Ikastola Ikasberrin, Iraurgi Ikastetxean eta Urola Ikastolan aurkezpenak egin dituzte Udaleko ordezkariek. Galdeketaren antolatzaileek  "bereziki" animatu nahi dituzte herriko gaztetxoak galdeketan parte hartzera. Horregatik joan dira ikastetxeetara, azalpenak ematera eta haien zalantzak argitzera.

Herri galdeketa ekainaren 13tik 15era izango da, eta 16 urtetik gorako herritar orok izango du aukera boza emateko.