Presoen eskubideen aldeko hileko azken ostiraleko elkarretaratzea Sanjuandegin izango da

Uztarria.eus 2014ko mai. 28a, 11:03
Maiatzeko azken ostirala izango da etzi, eta hileroko gisan euskal preso eta iheslarien eskubideak aldarrikatzeko elkarretaratzea egingo da Azpeitian. Sanjuandegiko festak direnez, plazan egin ordez Sanjuandegin egingo dute kontzentrazioa; Jose Antonio Agirre plazan, hain zuzen. Eta, ohi baino ordu erdi lehenago, 18:30ean, izango da.