Mendi bizikleta irteera igandean, Zelatunera

Uztarria.eus 2014ko mai. 29a, 10:55

09:00etan aterako dira kiroldegi aurretik, eta goiz ibilaldia egingo dute.

Lagun Onak Mendi Bazkunak Zelatunera mendi bizikleta irteera antolatu du iganderako. Azpeitiko kiroldegitik aterako dira txirrindulariak 09:00etan, eta Errezil igaroaz, Zelatunera igoko dira. Han mokadutxoa egingo dute, eta ondoren Etumetatik bueltan, Azpeitira itzuliko dira.

33 kilometro inguru ditu ibilbideak, eta hiru ordu eta erdi edo beharko dituzte buelta egiteko.