Plaza berritzeko proiektuen egileen azalpenak, bideoan

Uztarria.eus 2014ko mai. 30a, 15:19

Herriko hiru arkitektura estudiok egindako hiru proiektu izango dira aukeran, plaza nola eraberritu erabakitzeko ekainaren 13an, 14an eta 15ean egingo den herri galdeketan. Herritarrek plaza berritzeko hiru proposamenen artean erabaki beharko dute, eta plazaren itxura aldatzeari dagokion galderaz gain, beste bi galdera ere erantzun beharko dituzte herritarrek egun horietan: plaza oinezkotu, bai ala ez; eta kioskoa mantendu, bai ala ez.

Goiko argazkian, plaza itxuraldatzeko proposamenen irudiak.