Neuromarketing ikastaroa egin du herriko hainbat merkatarik

Uztarria.eus 2014ko eka. 2a, 11:50
Joan den ostiralean Bertan Merkatari Elkarteak Gipuzkoako Merkatari Ganberaren laguntzarekin antolatutako Neuromarketin tailerra egin zuten herriko hainbat merkatarik. Sindikatu Zaharrean izan zen saioa, eta "harrera oso ona" izan zuen Bertanekoen arabera. Orotara, 40 dendarik hartu zuten parte bertan eta Javier Moreno hizlariak bezeroaren inkontzientea menperatzeko teknikak azaldu zizkien merkatariei. Argazkia, Bertan Merkatari Elkartea.