'Izerditan blai' abestiaren bideoklipa kaleratu du Belar Txarrak taldeak

Uztarria.eus 2014ko eka. 2a, 18:07

'Izerditan Blai' abestiaren bideoklipa kaleratu du Belar Txarrak musika taldeak. Taldearen lehen grabazioa da, eta Amubeko zubian eta inguruetan egin dute grabaketa. Lau azpeitiarrek osatzen dute Belar Txarrak: Mikel Aldalurrek, Pello Arruek, Mattin Astigarragak eta Jon Lapeirak. Bestalde, bost lagun arduratu dira bideoaren grabaketaz eta edizioaz. Horietako bat da azpeitiarra: Xabier Otamendi.