Jubilatuen Xoxoteko egunerako ibilgailuak behar dituzte

Uztarria.eus 2014ko eka. 3a, 14:10

Ekainaren 28an izango da Azpeitiko Jubilatuen Xoxoteko eguna, eta jubilatuak Xoxotera garraiatzeko prest daudenei eta mendiko ibilgailuak dituztenei dei egin diete izena eman dezaten.

Ekainaren 28an Azpeitiko jubilatuek Xoxoteko eguna ospatuko dute eta urteroko legez, Azpeitiko Udalak eta Baigera elkarteak deialdia zabaldu dute egun horretan jubilatuak Izarraizko tontorrera eramateko mendi ibilgailuak behar direlako. Horregatik, mendiko ibilgailua edo land-rover gisako autoak dituztenei eta jubilatuak garraiatzeko prest daudenei dei egin diete, lehenbailehen Baigera I-ean izena eman, Udaleko Gizarte Zerbitzuetara joan edo 943 81 51 71 telefono zenbakira dei dezaten.